XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iñoiz ez dugu bear bezela eskertuko Lazkao-ko ta Bellok-eko (Bayona) Beneditarrek, urteen ingurumari onetan, egin zituzten aaleginak, fitxa-tankeran kantutegi bat argitalduaz eta batez ere, Bellok-eko lekaide diren Iratzeder eta A. Lertxundiren lan aundia, SALMOAK liburuak argitaratuaz.

Liburu onetan, 150 salmoak euskeratuak, musikatuak eta bere birleloekin aurkitzen dira.

An-emenka argitalpenak ugaritzen ari zirela ikusita, orduko Donostia-ko Gotzaiak, Lorenzo Bereziartua Jaun agurgarriak (G. B.), 1966 urtean, Gipuzkoa-ko eliz-barruti guztirako ofiziala izan bear zuen kantutegia antolatzeko agindua eman zion kanta-Batzordeari.

Musikalari eta pastoral-gizonen zenbait billeraen buruan, kantutegi-zirriborro bat egin zan.

Bainan ez zan argitaratu.

Euskalerriko eliz-barrutietan egin bear ziran liturji-idaztien itzulpenetan eta liturjian erabili bear zan musikan batasuna billatzeko aizeak jo zuten nunbait.

Joan-etorri aundiko erabakia gure eliz-barrutietako izkuntza, liturji eta eliz-musikaren etorkizunarentzat.

1970-ko urtean, Liturji-Konstituzioaren 36 eta 45-garren zenbakiak betetzeko asmoz, Euskalerriko liturji-Batzordea sortzen da, bere buru Iruiña-ko Gongotzai jauna dalarik.

Batzordea osatzen duten bi saillak, ots, itzultzaillenak eta musikalarienak, kantutegiari buruz elkarrekin lan egin zuten, eliz-barruti bakoitzaren euskalki-eragozpenak gaindituaz eta nork bere gogoak alde batera utziaz.

Lana nekez egin da, bainan erantzukizunez eta zaarrengandik jasotako ondareari itzal aundia ukanaz.

Bi urte luzetako lanaren fruitua dugu GORA JAINKOA! kantutegia.

Noan ba azaltzera.

Giza-lana dan ezkero ba ditu bere akatsak.

Leendabizikoa (ain zuzen akatsa ez bada ere) gure kantutegia pasaizoko bilduma bat izatea da.

Alde batetik euskaldun erriaren erti-ondare aberatsa biltzen du; bestetik, musika-tradizio zaarra kanta berriekin aberastu da.

Zenbait kanta-itz zokoratu egin da... itzultzaileek garbien eta bikaiñenentzat iritzitakoak onartuaz.

Batez ere, abesti-xorta biziki zabaldua eta aberastua izan da Bellok-eko SALMOAK liburutik autatutako salmo-saillarekin.

Xorta ori osatua gelditu da, naiz liturji-elizkizunetan naiz bestelakoetan sortzen diran bearrai erantzuteko kantak erantsiaz.

Zalantzik gabe, batzueri usteak ustel atera zaizkiela, itzez eta doiñuz jantzitako kantutegia espero bait-zuten...